Larrañaga Plásticos enpresako Bulego Teknikoak aholkularitza teknikoko zerbitzu aktiboa eta eraginkorra eskaintzen du, edozein pieza eta proiektu motaren industrializazioa aurrera eramateko.
Gure Ingeniaritza Sailak prozesuko fase guztiak estaltzen ditu, kontzeptualizaziotik hasi eta pieza homologatu eta fabrikatzeko prozesuraino.
Osagai guztiak aztertu eta optimizatzen ditugu CAD+CAE teknikaren bidez, bezeroarekin etengabe koordinatuta, garapen onena lortzeko. Une horretatik aurrera, moldea diseinatzen dugu, eta etengabeko jarraipena egiten dugu, hura osatu bitartean eta guztiz doitu arte.
Azaldu zure proiektua, eta gauzatzeko aliatu onena izango gara. Laguntzaile bikainak izango gara, eta ondo ulertuko dugu elkar.