Kalitate Zerbitzua langile kualifikatuek osatzen dute, eta fabrikazio-txanda guztiak betetzen dituzte.
Gure prozesu guztiek dute kontrol-sistema integratua, eta horien konplexutasuna pieza bakoitzaren ezaugarriek ezarriko dute.
Horretarako bitartekoak kontrol-tresna espezifikoak, CMM eta sentsore bidezko kontrola, eta ikusmen artifizialeko sistemak izan daitezke.
Entsegu-laborategian, gure teknikariek proba-banku espezifikoetan eta produktu bakoitzaren ezaugarrien arabera prestatuetan egiten dituzte ebaluazioak.